XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fiedlerrek buruari eragin zion.

- Oso gizon harroa zara esan zuen, baina ez dio axola.

Afaldu eta zoaz ohera.

Begiraleetako bat etorri zen janari erratilu batekin: ogi beltza, saltxitxak eta entsalada berdea.

- Ez da oso fina esan zuen Fiedlerrek baina asegarria da.

Patatarik ez dago ordea.

Patata eskasia daukagu bolada honetan.

Jaten hasi ziren isilik, arduraz Fiedler, kaloriak zenbatzen ari den gizonaren modura.

Begiraleek eraman zuten Leamas bere gelara.

Bere ekipaia eramaten utzi zioten, Kieverrek Ingalaterratik aldegin baino lehen eman zion ekipaia bera, eta haien artean joan zen ate nagusitik aterata etxea gurutzatzen zuen erdiko pasilo zabalean barrena.

Ate zabal bikoitz batera heldu ziren, berde ilunez margotua, eta begiraleetako batek ireki zuen; aurrena sartzeko keinua egin zioten Leamasi.

Atea zabaldu zuen eta kuartelekoa zirudien logela txiki bat ikusi zuen, bi litera, aulkia eta mahai soil batekin.

Konzentrazio zelai bat zirudien.

Hormetan nesken argazkiak ageri ziren; leihatilak itxiak zeuden.

Gelaren beste aldean beste ate bat zegoen.

Aurrerantzeko keinua egin zioten berriro.

Ekipaia lurrean utzi eta atea ireki zuen.

Bigarren gela aurrenekoa bezalakoxea zen, baina ohe bakar bat zegoen eta hormak hutsik zeuden.

- Ekarri maleta horiek esan zuen: nekatuta nago.

Ohean etzan zen, jantzita, eta minutu gutxi barru lo seko zegoen.